Indarkeria bikotean, kontrolaren bitartez 

Mehatxuetako bat bikotean gerta daitekeen indarkeria da, mundu digitaleko kontrolaren bitartez, hain zuzen ere.

Zenbait ekintza, esaterako, elkarrizketa pribatuak ikustea, sare sozialetako euren kontuetako pasahitzak exijitzea, zaintza-tresna instalatzea, bikotekidearen esanetara egon behar izatea 24 ordutan mezuak berehala erantzunez, non dauden eta norekin egiaztatzeko frogak eskatzea, zer jantziko duten aldez aurretik erakustea, … dira mota horretako kontrolaren adibideetako batzuk. Jazarpena, gainera, norabide bietan gertatzen da, neskek orain arte gizonezkoenak izan diren portaerak errepikatzen baitituzte. Beti existitu diren portaerak, mundu digitalean ere protagonista bilakatzen dira.  

Mehatxu hori bereziki larriagotu da gazteen artean. Nerabeek normaltzat jotzen dute kontrola bikotean, onartu egiten dute eta maitasuntzat jotzen dute zeloekin batera.

Nerabeek normaltzat jotzen dute kontrola bikotean, eta maitasuntzat jotzen dute zeloekin batera.

Mobirise

Bikotekidea kontrolatzeko ohiko portaerak dira arlo digitalera eraman direnak

Ez ezazu hori onartu, har ezazu kontrola

NOLA PREBENITU ZIBERKONTROLA

  1. Babes ezazu zure pribatutasuna. Guztiok dugu pribatutasunerako eskubidea eta inork, ezta zure bikotekideak ere, ez du zertan erabat sartu zure bizitzan.
  2. Pasahitzak pribatuak dira. Ez iezazkiozu laga zure pasahitzak zure bikotekideari. Zure e-posta, profilak sare sozialetan, … zureak dira. Pasahitzak eskatzea, bestearekiko zure maitasuna erakusteko, xantaia doilor bat da.
  3. Zain ezazu zure bikotekideak ez dezala zure gailuak edo zure kokapena kontrolatu ahal izateko app-rik instalatu. Instala ezazu antibirusa zure mugikorrean eta berrikus ezazu noizbehinka zein aplikazio duzun instalatuta.
  4. Off-line bizitzari eragiten badio ere, ez iezaiozu bikotekideari utzi zure hurbilekoengandik urruntzen (lagunak, familia …), eta ez diezazula esan norekin hitz egin dezakezun eta norekin ez, nora joan zaitezkeen edo zer jantzi dezakezun.  

TRESNAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO

Erabil daitezkeen tresnak eta zenbait esteka batzuk utziko dizkizugu, indarkeria bikotean den mundu digitaleko kontrolari buruzko informazio gehiago lor dezazun.

Pantallas amigas

ikusi

Stop Violencia de género digital

ikusi

IKASGELETATIK KONTZIENTZIATZEN 


Vital Fundaziotik heziketa digitaleko programa abiarazi dugu, Arabako ikastetxeetara bideratua. ‘Har ezazu kontrola’ programari esker, ikasleek, euren familiek eta irakasleek saio bat jasoko dute, gaur egun sarean aurkitzen diren mehatxu nagusien gaineko informazioa izan dezaten. Mehatxu horiek prebenitzeko erak ezagutzeko eta egoerari buelta emateko erak ezagutzeko ere balioko du.

Har ezazu ...-ren gaineko kontrola

Mobirise

Indarkeria

Indarkeria bikotean, arlo digitaleko kontrolaren bitartez.

Mobirise

Sexting-a

Sexuarekin zerikusia duten mezuak edo edukiak trukatzea.

Mobirise

Grooming-a

Nagusiek adingabeenganako sexu-hurbilketa egitea.

Mobirise

Jazarpena

Jarraikako jazarpena sarearen bitartez.

Mobirise

Mehatxu gehiago

Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa

© Copyright 2019 Fundación Vital Fundazioa