Ziberkontrola

Mundu digitalaren mehatxuetako bat sare sozialetan eta gailu mugikorretan bikoteko kide batek besteari egiten dion kontrol digitala da. Kontrola gure gizartean oso onartuta dagoen indarkeria modu bat da.

Hainbat ekintza, hala nola bikotekidearen elkarrizketa pribatuak berrikustea, sare sozialetan dituen kontuen pasahitzak eskatzea, mugikorrean zaintza-tresnak instalatzea, 24 orduetan telefonoari adi izateko eta mezuak berehalakoan erantzuteko eskatzea, non dagoen, norekin edo jantziko duen arroparen frogak eskatzea, horiek dira kontrol mota horren adibide batzuk.

Gainera, bikotearen bi norabideetan gertatzen da jazarpena. Tradizionalki alde maskulinotik femeninoaren kontra gertatzen ziren portaerak, orain maskulinotik femeninora, femeninotik maskulinora, maskulinotik maskulinora eta femeninotik femeninora gertatzen dira, bikote motaren arabera. Hau da, guztiek kontrolatzen dute bikotekidea. Hala, beti egon diren jarrerak protagonista bilakatzen dira, eta mundu digitalean onartuak dira

Mehatxu hori are larriagoa da bikote gazteenen artean, gehienek maitasuna kontrolarekin eta jeloskortasunarekin lotzen baitute.

Mobirise

Bikoteen ohiko kontrol-jarrerak mundu digitalera eraman dira

Ez kontrolatu eta ez utzi zeure burua kontrolatzen, hartu kontrola

Nola prebenitu ziberkontrola:

  1. Babestu zure pribatutasuna  - Denok dugu horretarako eskubidea, eta inork ez du, ezta zure bikotekideak ere, zure bizitzarako erabateko sarbidea izan behar. 
  2. Pasahitzak pribatuak dira - Ez eman pasahitzik bikotekideari, ezta eskatu ere. E-posta eta sare sozial pertsonalak eta pribatuak dira. Beste pertsonarekiko duzun maitasuna frogatzeko pasahitzak eskatzea xantaia modu bat da. maite bazaitu, zure espazioa utziko dizu.
  3. Ez instalatu aplikazio espioirik eta zaindu bikotekideak gailuak edo kokapena kontrolatu ahal izateko aplikaziorik ez dezala instalatu. Instalatu antibirus bat zure telefonoan eta berrikusi noizean behin instalatuta dituzun aplikazioak.
  4. Ez ezazue mendekotasun-harremanik sortu: Zure bikotekidea ez da zure esklaboa, ez eskatu 24 orduetan zure esanetara egotea, eta ez utzi zuri halakorik eskatzen ere. Mezu bat bidaltzen badiozu eta ez badizu laster erantzuten, ez da ezer gertatzen. Garrantzitsua bada, deitu.
  5. Gorde ezazue zuen independentzia. Ez utzi bikotekideari zure ingurune hurbiletik urruntzen (lagunak, familia …), eta ez utzi esaten norekin hitz egin dezakezun edo norekin ez, nora joan zaitezkeen edo zer arropa jantzi dezakezun. Horrelako zerbait egiteko nahia sentitzen baduzu, segur aski zure segurtasun ezaren ondorio da. Eskatu ezazu laguntza, zure harremanak eta bikotekideak kaltetu ditzaketen kontrol jarrera indartsuagoak ez garatzeko.

Har ezazu ...-ren gaineko kontrola

Mobirise

Mendekotasuna

Interneteren gehiegizko erabilera, eguneroko bizitza oztopatzen duena.

Mobirise

Sexting-a

Sexuarekin zerikusia duten mezuak edo edukiak trukatzea.

Mobirise

Grooming-a

Nagusiek adingabeenganako sexu-hurbilketa egitea.

Mobirise

Jazarpena

Jarraikako jazarpena sarearen bitartez.

Mobirise

Mehatxu gehiago

Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa

© Copyright 2019 Fundación Vital Fundazioa