Sexting / Sextortsioa

Sexting-a bi pertsonen artean mezuak edo ikus-entzunezko eduki intimoak edo sexualak trukatzea da. Sextortsioa sexu-esplotazio mota bat da, non pertsona bati xantaia egiten dioten. Norbaitek beste pertsona baten argazkiak eta bideoak hartu eta sare sozialetan argitaratuko dituen mehatxua egiten dio, bere lagun eta senide guztiek ikus ditzaten. Mehatxua ez burutzeko, dirua, argazki intimo gehiago, bideo pornografiko pertsonalizatuak edo sexu-topaketak eskatzen dira. Xantaia egiten duen pertsona ezagun bat izan daiteke, edo biktimaren lagun bat, bikotekide ohia edo ezezagun bat.

Nerabeen artean sexting-etik edo ‘nudeak’ bidaltzetik eratorritako moda sortu da,'pack-ak' dira. Argazki eta bideo puntualak bidali beharrean, argazki eta bideo multzo bat sortzen dute, online karpeta batean gordetzen dituzte, eta karpetaren esteka beste pertsona bati bidaltzen diote, pakete osoa bidaltzen dute, hortik datorkio izena: 'pack-a'.

Zure telefono edo ordenagailutik zerbait atera eta material hori partekatzen duzunean, haren gaineko kontrola galtzen duzu. Konturatu barik, zure argazkiak eta bideoak herrialde osoko WhatsAppeko taldeetara, senideen taldeetara, seme-alabenetara, gurasoenetara … edo porno orrialdeetara iritsi daitezke. Ez dira gutxi euren argazkirik konprometituenak, minutu gutxiren buruan, sarean ikusi dituztenak. Bereziki arriskutsua da horrelako materiala Interneten aurkitzen ditugun ezezagunekin partekatzea. Badira sare sozialetan profil faltsuak sortzen dituzten pertsonak, eta, beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jarri ondoren, argazki intimoak bidaltzen dizkiete, horiek mota horretako material gehiagorekin noiz erantzungo zain, gero xantaia egiteko erabiltzeko helburuz. Norbaitek sextortsioa egiten badigu, inoiz ez da gomendatzen haren eskaerei amore ematea; hobe da lotsa handia pasatzea eta poliziarenera joatea.

Sextortsioa Zigor Kodean jasotako delitua da, ekintza nazkagarria izateaz gain.

Gogora ezazu: behin zure smartphone-tik kanpo, zure edukien gaineko kontrola galtzen duzu.

Mobirise

Zure irudi edo bideo intimo edo sexual baten bitartez xantaia egiteko sexu-esplotazio modu bat da sextortsioa

Hartu kontrola

Nola prebenitu Sexting-a eta sextortsioa

  1. Baloratu zure intimitatea eta ez partekatu inorekin irudi edo bideo intimorik
  2. Kontuz ibili bikoteari material intimoa bidaltzeko. Batzuetan, harreman bat amaitzean, bikotekideetako batek besteari buruz dituen irudi intimoak zabaltzen ditu sare sozialetan. Ekintza hori, mendekuaren pornoa deiturikoa, legez kanpokoa da
  3. Kontuz ibili, bereziki, ezezagunekin. Interneten norekin hitz egiten ari garen jakiteko modurik ez dago, beraz, ez iezaiezu argazki intimorik bidali ezagutzen ez dituzun pertsonei, nahiz eta haiekin hitz egin duela egun edo hilabete batzuetatik

TRESNAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO

IS4K.es

ikusi

Har ezazu ...-ren gaineko kontrola

Mobirise

Mendekotasuna

Interneteren gehiegizko erabilera, eguneroko bizitza oztopatzen duena.

Mobirise

Sexting-a

Sexuarekin zerikusia duten mezuak edo edukiak trukatzea.

Mobirise

Grooming-a

Nagusiek adingabeenganako sexu-hurbilketa egitea.

Mobirise

Jazarpena

Jarraikako jazarpena sarearen bitartez.

Mobirise

Mehatxu gehiago

Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa

© Copyright 2019 Fundación Vital Fundazioa