Grooming-a

Nagusiak adingabeengana sexu-asmoaz hurbiltzea da. Kasu batzuetan, sexu-abusura daramaten benetako topaketetan amai daitezke, baita haur esplotazioan eta prostituzioan ere. Beste kasu batzuetan, pederastek material pornografikoa bilatzen dute.

Bestearen adineko umeak edo nerabeak direla diote eta beste pertsona bat diren itxurak egiten dute, profil faltsuak sortzen dituzte sare sozialetan edo online jokoetan. Groomer-a edo pederasta adingabearen zaletasunetara egokitzen da bere zirkuluan sartzeko. Atsegina eta maitagarria da, nahi duena lortu arte. Zenbait taktika erabil dezake, esaterako, gauzak oparitzea online jokoetan, edo gezurrak kontatzea adingabeak bere konfiantza irabazi duen sentsazioa izan dezan eta errazago egin dakion berarengan konfiatzea.

Hortik aurrera, jazarleak bere elkarrizketen tonua igotzen hasiko da eta adingabeari argazkiak eta bideo konprometituak eskatzen. Baliteke hilabete batzuk itxarotea eskatu arte, edo elkar ezagutzen duten egun berean eskatzera ausartzea eta beste pertsona batzuen argazkiak bidaltzea, amua izan daitezen. Behin material hori lortuta, xantaia egiten hasiko da, menderatuta duen arte eta nahi duen guztia lortuko du. Unerik gorena pederastak haurrarekin edo nerabearekin aurrez aurre egoteko eskatzen duenean.

Askotan, nerabeek ez dakite norekin ari diren hitz egiten aurrez aurre berarekin topo egin arte. Ohikoa da pederastak biktimari esatea bera ezin izango dela topaketara joan, baina bere anaia joango dela, bere ordez, bere bila, hartara biktimak ez du susmatzen beranduegi izan arte.

2017an, 285 grooming kasu detektatu ziren, 2013an datuak biltzen hasi zirenean baino % 31 gehiago, Barne Ministerioaren datuen arabera.

Mobirise

Bikotekidea kontrolatzeko ohiko portaerak dira arlo digitalera eraman direnak

Ez ezazu hori onartu, har ezazu kontrola

Nola prebenitu grooming-a

Ezere baino lehen, funtsezkoa eta garrantzitsuena honakoa da, zure seme-alabei azal diezaiezula zeintzuk diren Interneten arriskuak eta erakustea ez dagoela modurik Internetez norekin hitz egiten ari garen jakiteko, bizitza errealean ezagutzen ez badugu.
Ez da gomendagarria nerabeek Internetez ezagutu duten arrotz batekin geratzea, baina kontua da nerabeak sare sozialen bitartez bizi direla eta jendea ezagutzeko erabiltzen dituztela.
Eman diezaiekezun aholku on bat honako hau da:

  1. Ez zaitez geratu Internetez ezagutu duzun inorekin, baina egiten baduzu, ez zaitez inoiz bakarrik joan eta gera zaitez beti leku publiko batean.
  2. Hitz egin ezazu eurekin eta komunika zaitez.
  3. Balioetsi ezazu euren mugikorra izateko adinik eta heldutasunik duten. Smartphone bat erabiltzen hasteko gomendatzen adina 14 eta 16 urte artekoa da, eta sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adina 14 eta 16 urte bitartean dabil, sarearen arabera.
  4. Ezar itzazu nabigatzeko ohitura seguruak. Adostu itzazue etxean Internet erabiltzeko arau batzuk, horrek euren erantzukizuna eta segurtasuna erraztuko baitu konektatzen direnean. Erabilera ordutegia zehaztu behar dugu eta zein lekutan erabiliko diren gailu horiek, saia zaitezke leku komunetan izan dadila.
  5. Lagun iezaiezu online hitz egiten dutenean erabateko zuhurtziaz jokatzen. Adingabeentzat, ezezagun bat lagun bilakatu daiteke Internetez pare bat aldiz hitz egin ostean. Zenbait kasutan, baliteke erasotzailea aurrez aurre ezagutzen norbait izatea. Horregatik, online elkarrizketetan tentuz ibili behar dugu informazio pribatua partekatzean eta beti adi izan: dena ez baita dirudiena.
  6. Saihestu arrisku-praktikak. Interneten nahiko erraza da norbaitek beste pertsona bat dela sinestaraztea. Horregatik, gomendagarria sexting-a bezalako praktikak saihestea, baita aurrez aurre ezagutzen ez ditugun pertsonekin ez kontaktatzea eta beraiekin ez geratzea. Norbaitek topaketa bat proposatzen duen guztietan, esaiozu zure konfiantzako heldu bati.
  7. Mugikorraren kamera edo WebCam delakoaren erabilera kontzientea egin. Beharrezkoa da planteatzea ea nahiko helduak diren euren mugikorra edo gailua izan dezaten, horrek dakarren erantzukizunari aurre egin diezaioten. Argazkiak bidaltzea edo bideo-deiak egitea arriskutsua da, eta beti ez dute horren gaineko hausnarketarik egiten, eduki konprometitua edo intimoa sor dezakete eurek kontziente izan barik. Erabiltzen ez diren bitartean kamerak estalita izan behar dira, eta erabiltzen direnean ondo pentsatuta eta tentuz izan dadila.
  8. Komunikazioa eta sentsibilizazioa. Maitasunari eta sexualitateari buruz naturaltasunez hitz egiteak lagundu egingo die harreman osasuntsuak eta osasuntsuak ez direnak bereizten. Argi eta garbi jakin behar dute nola gertatzen den grooming egoera bat eta horren ondorioak, nola babestu jakin dezaten. Gainera, komunikazio on batek Interneten dituen ohiturak ezagutzea ahalbidetuko digu eta zeintzuk diren online dituen lagunak. Arazo baten aurrean, guregana jo dezakete edo eroso sentiarazten dituen erreferentziako heldu batengana.
  9. Laguntze eta gainbegiratzea. Adingabeek mailaz maila hasi behar dute Internet erabiltzen eta heldu baten babesa izan behar dute prozesu horretan, urratsez urrats ikas dezaten teknologia berriak nola erabili segurtasunez eta erantzukizunaz. Txikienentzat, gainera zerbait instala dezakegu euren gailuetan, erabilera mugatzeko eta jarduera gainbegiratzeko.

TRESNAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO

Laguntza-lerroa zibersegurtasunean. Zerbitzu doakoa eta konfidentziala 

ikusi

Zibersegurtasun Institutu Nazionaleko guraso bitartekaritza gida 

ikusi

Anar Fundazioa

ikusi

Macsonrisas

ikusi

Twitterren erabiltzaile abusatzailearen berri emateko

ikusi

Abusuzko jarrerei aurre egiteko Facebooken tresnak

ikusi

Har ezazu ...-ren gaineko kontrola

Mobirise

Mendekotasuna

Interneteren gehiegizko erabilera, eguneroko bizitza oztopatzen duena.

Mobirise

Sexting-a

Sexuarekin zerikusia duten mezuak edo edukiak trukatzea.

Mobirise

Grooming-a

Nagusiek adingabeenganako sexu-hurbilketa egitea.

Mobirise

Jazarpena

Jarraikako jazarpena sarearen bitartez.

Mobirise

Mehatxu gehiago

Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa

© Copyright 2019 Fundación Vital Fundazioa