‘Har ezazu kontrola’ programa

Mobirise

Internetek, sare sozialek, smartphonek eta, oro har, teknologia berriek onarpen- eta ezarpen-aldi oso azkarra izan dute gizartean. Gaur egun, jende orok erabiltzen du teknologia hori, baina ez dago teknologia horren erabilerari lotutako arriskuen eta ondorioen ezagutzarik, ezta teknologia hori kontzienteki erabiltzeko moduaren ezagutzarik ere.

Gure lurraldean hezkuntza-garapena sustatzeko asmoz, 2019an programa berri bat sustatu genuen, DBHko ikastetxeetako ikasle, familia eta irakasleentzat. Aukera bikaina da gaur egungo prestakuntza digitala, eraginkorra eta segurua eskura dezaten.

2019an, 'Har ezazu kontrola' programaren lehen ikasturtean, Arabako bigarren hezkuntzako 47 ikastetxeetatik 31ra iritsi ginen, 5.500 gazte baino gehiagoren eta 300 familia baino gehiagoren parte hartzeaz.

Hedapena 2020an eta jarraipena 2021ean

Arabako ikastetxeek harrera ona egin zioten programari, eta haien gogobetetasun-indizeak gure proiektua indartzen lagundu zigun. Horrela, 2020an proiektua lehen hezkuntzako ikastetxeetara zabaldu genuen, eta lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan prestakuntza eman genien ikasleei, irakasleei eta familiei, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eskaintzen ari ginenaz gain.

Pandemia tarteko zela, 2020ko martxotik ekainera adostuta genituen prestakuntza guztiak bertan behera utzi behar izan genituen. Egoerara egokitu ginen, eta konfinamenduaren lehen hilabeteetan, 2020ko martxoan eta apirilean, online prestakuntzak eskaini genizkien familiei, ahal genuen neurrian gure ekarpena egin eta Internet modu seguruagoan eta kontzienteagoan erabiltzen laguntzeko.

2020ko irailean, pixkanaka-pixkanaka, ikastetxeetara itzuli ginen, horietako askotara online, eta proiektuarekin jarraitu genuen.

2021ean 72 ikastetxetara iritsi ginen, eta Arabako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei, familiei eta irakasleei prestakuntza eman genien.

Nobedadeak 2022an

Aurten 'Har ezazu kontrola' ekimenak lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleengana, haien familiengana eta irakasleengana iristen jarraituko du. Gure programak prestakuntza berriak aurreikusi ditu, partaideek ezagutzak aberastu eta eduki aurreratuagoak jaso ditzaten.

Gainera, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzendutako prestakuntza garatu dugu; izan ere, gero eta haur gazteagoek dute mota horretako teknologia erabiltzeko aukera.

Har ezazu ...-ren gaineko kontrola

Mobirise

Mendekotasuna

Interneteren gehiegizko erabilera, eguneroko bizitza oztopatzen duena.

Mobirise

Sexting-a

Sexuarekin zerikusia duten mezuak edo edukiak trukatzea.

Mobirise

Grooming-a

Nagusiek adingabeenganako sexu-hurbilketa egitea.

Mobirise

Jazarpena

Jarraikako jazarpena sarearen bitartez.

Mobirise

Mehatxu gehiago

Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa

© Copyright 2019 Fundación Vital Fundazioa