simple site creator

Beste mehatxu batzuk

Gaur egun sarean aurki ditzakegun mehatxu handienetako zenbait aurkeztu dizkizugu, baina ez dira bakarrak. Hemen dituzu aurki ditzakezun beste zenbait:

Interneten mehatxuak beste irtenbide daude. Informa zaitez eta ekin.

Ez ezazu hori onartu, har ezazu kontrola

Gainesposizioa

Interneten argitaratzen ditugun eta beti egokiak ez diren xehetasunen, edukien edo informazioen bolumena.

Hater-ak eta troll-ak, lintxamendu digitala

Jarrera negatiboak edo erasokorrak erakutsi ohi dituzten pertsonak edo taldeak. Lintxamendu digitala deritzonaren errudun nagusiak dira

Gorputzari gurtzea edo haurtzaroa sexualizatzea 

Gorputz perfektua bilatzeko obsesioa, gizarteak onartzen dituen estandarretan oinarritua, eta sare sozialetan ere erakusten direnak. 

Identitatea ordeztea

Identitatea ordeztea deitzen diogu pertsona batek gutariko beste pertsona bat dela dioenean Interneten, gure identitatea hartzen duenean . Ordezte horrek erosketak egitea edo gure izenean zerbitzuak kontratatzea izan dezake helburu, edo gure online kontuetara sar daiteke eta gauzak argitara ditzake gure izenean, askotan, gure ospea kaltetzeko asmoz.

Ospe digitala

Gure presentziak sarean aztarna ezabaezina sortzen du. Interneten pentsatu gabe idazteak faktura sor diezaguke etorkizunean.

Desinformazioa

Sarea zarata-multzo ezin hobea da mota guztietako zurrumurruetarako, gezurretarako edo fake news direlakoetarako. Interneten gezur arriskutsuak hedatzen dira, eta besteak beste, gure osasuna ere arriskuan jar dezakete, eta askotan, desinformazio hori gu manipulatzeko erabiltzen da. Desinformazio sarea sortzen lagun dezakegu, konturatu ere egin gabe. 

Mehatxu gehiago

Beste mehatxu batzuk ere badaude, esaterako, gizarte ingeniaritza, moda absurdo eta arriskutsuak, norberaren mendekotasuna sarearekiko edo sareko edukiekiko edo konturatu gabe egiten ditugun delituak.- Bazenekien beste pertsona batzuen izan ditugun elkarrizketa pribatuak berbidaltzea, berariazko baimenik gabe argazkiak argitaratzea edo Whatsapp talde bati atxikitzea zuk baimena eman barik, delitu-egintzak direla?

Sare sozialak eta Internet tresna bikainak dira, eta egoki erabilita onura asko dakarzkigute. Baina, kontu guztietan bezala, Internet ez dago arriskuetatik eta mehatxuetatik salbu. Alde ona da guztion artean Internet eta sare sozialak toki seguruagoak eta adiskidetsuagoak izan daitezela egin dezakegula.

Dauden arriskuei buruz gehiago jakin nahi baduzu eta horiek prebenitzeko eta seguru eta lasai nabigatzeko zer egin dezakegun ikasi nahi baduzu:

www.is4k.es

www.macsonrisas.es

www.pantallasamigas.es

www.osi.es

Hartara, zuretzat eta zure ingurukoentzat sare seguruagoaz gozatzeko aukera izango duzu dezakezu. 

Har ezazu ...-ren gaineko kontrola

Mobirise

Mendekotasuna

Interneteren gehiegizko erabilera, eguneroko bizitza oztopatzen duena.

Mobirise

Sexting-a

Sexuarekin zerikusia duten mezuak edo edukiak trukatzea.

Mobirise

Grooming-a

Nagusiek adingabeenganako sexu-hurbilketa egitea.

Mobirise

Jazarpena

Jarraikako jazarpena sarearen bitartez.

Mobirise

Mehatxu gehiago

Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa

© Copyright 2019 Fundación Vital Fundazioa