Mendekotasuna

Mendekotasuna gure gizartean oso zabalduta eta onartuta dagoen gaixotasuna da. Sare sozialen helburu bakarra dirua irabaztea da, eta batik bat iragarkien bidez eta horiek erabiltzean sortzen ditugun datu guztiak bilduz eta salduz egiten dute. Interesa dute erabiltzaileek ahalik eta denbora gehien eman dezagun arreta kontzienteaz erabiltzen. Horretarako, horietan lan egiten duten pertsonen artean psikologiako, neurologiako eta gainerako alorretako profesionalak daude, eta horien zeregina da sare sozialak mendekotasun-sortzaileak izatea lortzen duten funtzioak garatzea. Like bat edukitzean, iruzkin bat jasotzean … gure garunak isurtzen duen dopaminaren bidez lortzen dute helburu hori, batez ere…

Horrek, sare sozialen eta pertsonen beste ezaugarri batzuei gehituta, sare sozialen erabiltzaileen gehiengo handi bat mendekotasuna izatera eraman du, baina benetan. Mendekotasuna hainbesteraino iritsi da, non pertsona askok ezin baitiote sare sozialak erabiltzeari utzi oinez doazen bitartean, bainugelara doazen bitartean edo autoak gidatzen dituzten bitartean (Espainiako istripuen arrazoi nagusia dagoeneko bada gidatzean arreta galtzea, alkohol kontsumoaren eta gehiegizko abiaduraren gainetik, INTRASek iaz argitaratu zuen azterketaren arabera).

Mendekotasuna benetako arazoa da, bai helduentzat, bai nerabeentzat.

Mobirise

Gogora ezazu: Mendekotasuna benetako arazoa da.

Hartu kontrola, ez utzi sare sozialei zure bizitza kontrolatzen

Nola prebenitu mendekotasuna

  1. Ez lo egin smartphone-a logelan duzula. Erabili ezazu iratzargailu arrunt bat, eta, lotara zoazenean, utzi telefonoa etxeko beste leku batean.
  2. Ezar itzazu smartphone-a ez erabiltzeko aukeratu dituzun une batzuk: otorduak, familiakoekin edo lagunekin hizketan ari zarenean, telebista ikusten ari zarenean, oinez zabiltzanean, bainugelara zoazenean, gidatzen ari zarenean edo bizikletan zabiltzanean…
  3. Kirola ohikotasunez egiteak eta naturan ibiltzeak mendekotasunari aurre egiten laguntzen digute.
  4. Zoaz kalera smartphone-rik gabe

Har ezazu ...-ren gaineko kontrola

Mobirise

Mendekotasuna

Interneteren gehiegizko erabilera, eguneroko bizitza oztopatzen duena.

Mobirise

Sexting-a

Sexuarekin zerikusia duten mezuak edo edukiak trukatzea.

Mobirise

Grooming-a

Nagusiek adingabeenganako sexu-hurbilketa egitea.

Mobirise

Jazarpena

Jarraikako jazarpena sarearen bitartez.

Mobirise

Mehatxu gehiago

Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa

© Copyright 2019 Fundación Vital Fundazioa