Sexting-a bi pertsonen artean mezuak edo ikus-entzunezko eduki intimoak edo sexualak trukatzea da. Sextortsioa sexu-esplotazio mota bat da, non pertsona bati xantaia egiten dioten. Norbaitek beste pertsona baten argazkiak eta bideoak hartu eta sare sozialetan argitaratuko dituen mehatxua egiten dio, bere lagun eta senide guztiek ikus ditzaten. Mehatxua ez burutzeko, dirua, argazki intimo gehiago, bideo pornografiko pertsonalizatuak edo sexu-topaketak eskatzen dira. Xantaia egiten duen pertsona ezagun bat izan daiteke, edo biktimaren lagun bat, bikotekide ohia edo ezezagun bat.
Nerabeen artean sexting-etik edo ‘nudeak’ bidaltzetik eratorritako moda sortu da,'pack-ak' dira. Argazki eta bideo puntualak bidali beharrean, argazki eta bideo multzo bat sortzen dute, online karpeta batean gordetzen dituzte, eta karpetaren esteka beste pertsona bati bidaltzen diote, pakete osoa bidaltzen dute, hortik datorkio izena: 'pack-a'.
Zure telefono edo ordenagailutik zerbait atera eta material hori partekatzen duzunean, haren gaineko kontrola galtzen duzu. Konturatu barik, zure argazkiak eta bideoak herrialde osoko WhatsAppeko taldeetara, senideen taldeetara, seme-alabenetara, gurasoenetara … edo porno orrialdeetara iritsi daitezke. Ez dira gutxi euren argazkirik konprometituenak, minutu gutxiren buruan, sarean ikusi dituztenak. Bereziki arriskutsua da horrelako materiala Interneten aurkitzen ditugun ezezagunekin partekatzea. Badira sare sozialetan profil faltsuak sortzen dituzten pertsonak, eta, beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jarri ondoren, argazki intimoak bidaltzen dizkiete, horiek mota horretako material gehiagorekin noiz erantzungo zain, gero xantaia egiteko erabiltzeko helburuz. Norbaitek sextortsioa egiten badigu, inoiz ez da gomendatzen haren eskaerei amore ematea; hobe da lotsa handia pasatzea eta poliziarenera joatea.
Sextortsioa Zigor Kodean jasotako delitua da, ekintza nazkagarria izateaz gain.
Gogora ezazu: behin zure smartphone-tik kanpo, zure edukien gaineko kontrola galtzen duzu.
Zure irudi edo bideo intimo edo sexual baten bitartez xantaia egiteko sexu-esplotazio modu bat da sextortsioa
Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa