Desinformazioa

Interneten irakurtzen dugun guztia ez da egia. Desinformazioak gorrotoa eta errezeloak sortzen laguntzen du, eta egiazkotasunaren eta demokraziaren aurka aurrez aurre talka egiten duen tresna da. Askotan ez gara konturatzen sare desinformatibo baten parte garela.

Albiste faltsuak malwarea edo birusak zabaltzeko eta iruzur eta maula mota ezberdinak egiteko ere erabiltzen dira.

Oso arriskutsua ere izan daiteke, gure osasuna arriskuan jartzera eraman gaitzakeen desinformazio pila bat dago: dieta miragarriak, argaltzeko produktu faltsuak, inolako oinarri zientifikorik ez duten eta haur askoren bizitza arriskuan jartzen duten haurren txertoen aurkako kanpaina arriskutsuak…

Beste batzuetan desinformazioa gizartea beldurraren bidez ezegonkortzeko erabiltzen da, eta ondorio katastrofikoak ditu. Indian, 2019an, haurren bahitzaile talde bat zegoela zioen gezurra zabaldu zen. Norbaitek Pakistango talde baten bideo bat manipulatu zuen, hiri batean haurren segurtasun falta salatu nahi zuena, eta bideo horren zati bat WhatsAppen bidez bidali zuen, adingabeak bahitzen ari ziren pederastak zeudela ohartaraziz. Histeria hain urrun iritsi zen, non jende oro zen susmagarria eta, ondorioz, 23 pertsona hil arte jipoitu zituzten.

Horregatik, sarean eduki bat partekatu aurretik, haren egiazkotasuna egiaztatu behar dugu.

Sare sozialetan nor jarraitzen ari garen ere ziurtatu behar dugu, eta zertaz hitz egiten ari den dakien ala ez. Askotan, milaka jarraitzaile dituzten influencer-ek era guztietako gauzez hitz egiten dute, esaten ari direnaz ideiarik ere izan gabe, desinformazio handia sortzen dute eta euren jarraitzaileak arriskuan jartzen dituzte. 2019ko amaieran, Osasun Ministerioak esku hartu behar izan zuen, eta hainbat influencer salatu zituen, behar bezala egiten ez bazen eta tratatzen zituzten sintomak izan ezean, arriskutsuak izan zitezkeen hainbat sendagai erabiltzea gomendatzen ari zirelako.

Gogoratu: Interneten irakurtzen dugun guztia ez da egia.

Hartu kontrola, eta ez lagundu gezurrak zabaltzen

Nola prebenitu desinformazioa

  1. Kontrastatu informazioa sinetsi aurretik, funtsezkoa da.
  2. Egiaztatu nor dagoen informazioaren atzean. Egiaztatu webgunea edo sare sozialaren profila egiazkoak diren.
  3. Erabili online tresnak informazioa egiaztatzeko.
  4. Eta, batez ere, ez partekatu edukirik aldez aurretik egiaztatu gabe.

Har ezazu ...-ren gaineko kontrola

Mobirise

Mendekotasuna

Interneteren gehiegizko erabilera, eguneroko bizitza oztopatzen duena.

Mobirise

Sexting-a

Sexuarekin zerikusia duten mezuak edo edukiak trukatzea.

Mobirise

Grooming-a

Nagusiek adingabeenganako sexu-hurbilketa egitea.

Mobirise

Jazarpena

Jarraikako jazarpena sarearen bitartez.

Mobirise

Mehatxu gehiago

Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa

© Copyright 2019 Fundación Vital Fundazioa