‘Har ezazu kontrola’ programa

Mobirise

Internetek, sare sozialek, smartphone-ek eta teknologia berriek, oro har, onarpen eta ezarpen aldi azkarra izan dute gizartean. Gaur egun, mundu guztiak erabiltzen du teknologia hori, baina ez dago teknologia hori erabiltzeak dakartzan arriskuen eta ondorioen gaineko ezagutzarik, ezta teknologia hori kontzienteki nola erabili jakiterik ere.

Gure lurraldeko hezkuntza-garapenaren aldeko gure irrikan, 2019an DBHko ikastetxeetako ikasle, familia eta irakasleei zuzendutako programa berri bat bultzatu genuen. Aukera bikaina da gaur egungo prestakuntza digital eraginkorra eta segurua eskura dezaten

Gure lurraldearen hezkuntza-garapena bultzatzeko asmoz, DBH ikastetxetako ikasle, guraso eta irakasleentzako programa berria sustatzen ari gara. Aukera ezin hobea da prestakuntza digital eguneratua izan dezaten, eraginkorra eta segurua.

'Hartu kontrola' programaren lehenengo ikasturtean, Arabako bigarren hezkuntzako 47 ikastetxeetatik 31ra iritsi ginen, 5.500 gaztek eta 300 familiak baino gehiagok parte hartu zuten.

2020rako Berrikuntzak

Arabako ikastetxeetan izan duen harrera onak eta haien gogobetetasun-indizeak gure proiektua indartzen lagundu digute. Aurten ere, bigarren hezkuntzako ikasleengana, haien familiengana eta irakasleengana iristen jarraituko du 'Hartu kontrola' proiektuak. Gure programak bisita berriak aurreikusten ditu, haien ezagutzak aberasteko eta eduki aurreratuagoak jasotzeko. Gainera, lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako prestakuntza garatu dugu, egunetik egunera 12 urtetik beherako gero eta haur gehiagok baitute teknologia mota hori erabiltzeko aukera.

'Hartu kontrola' ikasgeletatik aterako da eta berariazko bi prestakuntza-bide garatuko ditu, bereziki kalteberak diren publikoentzat. Bi proiektu berri garatu ditugu, 55 urtetik gorako pertsonei eta indarkeria matxistaren biktimak, haurrak eta adingabeak artatzen dituzten Arabako zerbitzuetako langileei prestakuntza emateko. Arabako emakumeen elkarteen bidez ere hurbilduko gatzaizkio gizarteari. Webgune honetan proiektu bakoitza ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Har ezazu ...-ren gaineko kontrola

Mobirise

Mendekotasuna

Interneteren gehiegizko erabilera, eguneroko bizitza oztopatzen duena.

Mobirise

Sexting-a

Sexuarekin zerikusia duten mezuak edo edukiak trukatzea.

Mobirise

Grooming-a

Nagusiek adingabeenganako sexu-hurbilketa egitea.

Mobirise

Jazarpena

Jarraikako jazarpena sarearen bitartez.

Mobirise

Mehatxu gehiago

Gainesposizioa, hater-ak, troll-ak, lintxamendua, identitatea ordeztea, ospea, informazioa

© Copyright 2019 Fundación Vital Fundazioa